Ikasketak

Alberto Arce, Gazako inbasioaren berri eman zuen kooperantea, gaur unibertsitatean

Alberto Arce, Gazako gertakizunen altaboza

Alberto Arce, Gazako gertakizunen altaboza

“Ongi nago, shock egoeran baina ongi. Beste milioi t’erdi lagunek bezala, gelditzea erabaki dut. Ez dago Europatik etorritako kazetaririk hemen, ez dago zeinek kontatu gertatzen ari den sarraskia, aldez aurretik erabakia, ezaguna, onartua, iragarria eta gure gobernuen onespenarekin egindakoa. Gau osoa eman dute bonbak botatzen, orain hamar minutu azkena”.

Kronika honen ahotsa entzungo bazenu seguru asko ezaguna egingo litzaizuke. Izan ere, hedabidek askok zabaldu zuten 2008ko abenduan Alberto Arcek (Xixon, 1976) esan, idatzi eta filmatutakoa Israelgo armadak Gazako Zerrenda delakoan egindako erasoaren egunetan. Kazetaria izan gabe ere, kazetaritza bera heldu ez den tokira iritsi da –horri buruz oso teoria interesgarria dauka¬, eta Gazan gertatutakoaren altaboza izan da askorentzat.

Gazan egindako lanaz gain, asturiarra zenbait dokumentalen egilea da, Nablus, la ciudad fantasma eta Internacionales en Palestina besteak beste. Joan zen irailean Anna Lindt kazetaritza saria jaso zuen eta gaur unibertsitatean izango dugu Komunikabideak eta gatazkak izenburupean hitzaldia emateko. Esan beharrik ez dago interes handikoa izango dela.

Saioa 13.00 tan izango da Fakultateko Gradu Aretoan. Han espero zaitugu.

Noticias rtve 14 de enero 2009

Noticias rtve 4 de enero 2009

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.