Ikasketak

Egunkariaren aldeko kontzentrazioa campusean

Ikasle eta irakasleak Egunkariaren akusatuen alde

Ikasle eta irakasleak Egunkariaren akusatuen alde

Egunkariaren epaiketa gogoratzeko eta langile eta akusatuen alde, atzo Deustuko Donostiko kanpusean elkartzeko deialdia egin zen, 10:55etatik 11:05etara arte. Juan Mari Torrealdairen hizketaldiari esker, pasa den abenduaren 3an, auzi honi buruzko informazio gehiago lortu ahal izan zuten ikasleek, eta baita handik aurrera gertatu behar zenaren berri izan ere. Ikasle eta irakasleak batu ziren beraz, gure kanpusaren patioan, euria eta elurra jasaten zuten bitartean, baina guztiek injustizia baten aurrean zerbait egin beharreko sentimendua konpartitzen. Ane Arrieta ikasleak auzia azaltzeko hitzaldi motz bat egin zuen eta esandakoaren ondoren, han bildutakoek asteartero auzia bukatu arte ordu berean biltzea erabaki dute.

Nerea Alonso

One comment on “Egunkariaren aldeko kontzentrazioa campusean

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>