Ikasketak

Eikenbak-ek ateak irekitzen joateko aukera eskaini nahi die gazteei

Ikasle gazteen eta mundu profesionalaren artean, enpresen artean alegia, zubi lana egiteko jaio zen eikenbank (basque audiovisual).

Zubi lan hori egiteko, aurten laugarrenez txapelketa bat antolatu dute. Txapelketa hau, lanean ez dauden gazteentzat zuzendua dago eta saria podiuma zapaltzea lortzen duten proiektuek soilik izango badute ere, ateak zabaltzen joateko aukera aparta da. Horrela  berretsi nahi izan zieten Donostiako Deustuko Unibertsitateko ikasleei atzo bertan Aita Arrupe eraikineko 005 gelan 11:30etan egin zen aurkezpenean.

Etorkizun ilunean, argi printza izan daitekeen eskaintza honen berri izatera ikasle asko hurbildu ziren. Eikenbakeko kideek, gure herrialdean talentu handia duen jendea dagoela argi daukate eta kanpora joan ez dadin, gazteek beraien gaitasuna garatzen hasteko aukera aparta dela uste dute antolatzaileek.

eikenbak txapelketako iazko irakazleak

Gaitasun horiek modurik originalenean aurkeztea lortzen duenak, alegia, lehen saria lortzen dutenek edo duenak (taldeka edo bakarka parte hartu baitaiteke) bere ideia eta proiektuagatik 2.000 euroko diru saria jasoko du. Horretaz gain, 4.000 euroko beka ere eskura izango du bere proiektuaren garapenean parte hartzeko.

Urtetik urtera geroz eta parte hartze handiagoa izaten ari den txapelketa horretan, aurten, Deustuko gazteei hazkunde horren zati izan daitezen animatu nahi izan zieten bai irakasleek zein antolatzaileek.

Interesatuek edo zubi hau gurutzatzen saiatu nahi dutenek, apirilaren 30a bitartean izango dute beta beren lanak internet bidez aurkezteko . Zalantzaren bat izan ezkero, beraiekin harremanetan lasai jartzeko deia egin zieten bertaratuei, nahiz eta, nahi edo behar duenak, informazio guztia beraien web orrian izango duen eskuragarri.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>