Ikasketak

Euskadi Irratiko “Aperitifa” Unibertsitatean eta zuzenean

Iker Galartza, Vaya Semanita saioanGarikoiz Udabe gidari daukala, Aperitifa magazineak urteak daramatza sendo Euskadi Irratiko programazioan. Hori lortzeko sekretua akaso ez dugu begi bistan izango bihar, baina bai irratsaioa bere horretan, hau da, honelako programa bat egiteak dakarren lana, produkzio, errealizazio eta lokuzio kontuak barne. Eguerdiro Aperitifa saioa egiten duen lantalde osoa izango dugu bihar Deustuko Unibertsitatean. Baina, horrez gain, gonbidatu bereziak izango dira ere: Iker Galartza (Vaya Semanita) eta Sara Cozar (Goenkale, Kutsidazu bidea Ixabel) aktore gazteak. Elkarrizketa, musika eta bertan biltzen direnen parte hartze zuzena izango ditu bihar Aperitifak osagai nagusi. Irratsaioa eguerdiko 12etan hasiko da Loiola Centrum aretoan.

6 comments on “Euskadi Irratiko “Aperitifa” Unibertsitatean eta zuzenean
  1. Iñakirekin ados, oso ondo egon da. Horrelako eginkizunak eskertzekoak dira.

    Baina Loiola Centrum-en hotz handia egiten du.

  2. Oso entretenigarria izan da. Horrelako gauzak egitea merezi du, gainera gonbidatuak joko handia eman zuten.

    Adi egon hurrengo Deustoko Albiteak saiori, Herri Irratian (astelehenan 12 tatik aurrera).

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>