Ikasketak

Euskal Kultur Mintegia gure artean

Horrela badirudi ere, Euskal Kultur Mintegiaren sorrera ez da bat-batekoa izan. Iazko udaberrian kokatuko genuke ibilaldi honen hasiera. Ikasle batzuk, irakasleren baten laguntzarekin Korrikan parte hartzea erabaki genuen eta Unibertsitateak kilometro bat erosi zuen. Arrakastaren zapore gozoa dastatu genuen martxoko gau hartan, tipi-tapa. Pozik geunden, euskararen aldeko ikurra ikutu baikenuen. Hala ere, jakin bagenekien bizitzako beste hainbeste arlotan bezala, euskara eguneroko borroka zela eta geure konpromisoa sakontzea erabaki genuen.  Nahiz eta hasieran denok ez ginen elkar ezagutzen, osatu genuen taldeak geure hizkuntzaren eta, azken finean, geure kulturaren aldeko zerbait bultzatu nahi zuen. Ez genekien zer egin zehazki, baina ideia bazegoen: geure kultura aldarrikatzea Unibertsitatean.

Euskal kultura nabariagoa izan zitekeela uste genuen. Euskara lar entzuten den arren, euskaldunago bihur zitekeela ziur ginen eta halaxe jokatuko dugu Euskal Kultur Mintegiarekin. Orain, ekitaldiz ekitaldi geure idea garatuko dugu eta espero dugu horretarako zuek gogoan eduki ahal izatea. Azken finean, geure kultura geurea da.

Jon Inchaurraga, Euskal Kultur Mintegia

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>