Ikasketak

200 lagun inguru Egunkariaren alde

ikasleak eta irakasleak

Ikasleak eta irakasleak Deustuko plazatxoan

Gaur eguerdian, Donostiako Deustuko kanpusean, Egunkariaren alde 15 minutuko elkarretaratze bat antolatu da. Txema Auzmendi (auziperatua) bertan izan da, 200 bat lagun bertaratu diren Deustuko plazatxoan. Geldialdia bukatu baino lehen, Auzmendik hitz batzuk eskaini ditu bertaratu diren lagun guztiei. Ekitaldia txalo zaparrada batekin amaitu da.

Euskaldunon Egunkaria 1990an jaio zen. Egunkariaren helburua, euskal kultura jendeari hurbiltzea eta nola ez, munduan gertatzen ziren gertakariei buruz informatzea zen. Baina 2003an Espainako Audientza Nazionalaren aginduz itxi egin zuten, ustez, ETAren finantziazioarekin lotura zuelako eta bestelako delitu ekonomiko batzuengandik.

Hortik aurrera ekitaldi ugari antolatu dira Egunkaria bultzatzeko. Esaterako 2003ko Otsailaren 22an Donostian inoiz egin den manifestaziorik handiena egin zuten milaka herritarrek.

2009ko abenduaren 14an hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen aurka. Oraindik sententziaren zain gaude eta badirudi datorren asterako emaitza izango dugula.

Xabi Zubiri Larrañaga

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>