Ikasketak

Honelakoa da irratia barrutik

Eguberritako oporrak hasi aurretik Euskadi Irratiko Aperitifa saioko lantaldea izan dugu Deustuko Unibertsitatean. Teknikari, esatari eta gainontzekoak etorri ziren asteartean gurera euren tramankulu eta tresna guztiekin eta saio ederra eskaini ziguten. Garikoitz Udabe usurbildarra saioaren gidari izan zen goizero bezala, baina oraingoan gure unibertsitateko ikasleak zituela publiko moduan eta galderak eginez eguneko gonbidatuei.

Sara Cozar eta Iker Galartza aktore ezagunek gauza asko kontatu zuten, sinesteko modukoak batzuk eta gezur biribilak besteak -azken hauek deskubritzea zen lehiaketaren gakoa-, baina gainera sukaldariaren ohiko kolaborazioa izan genuen ere eta, jakina, Dj Makala (Mikel Unzurrunzaga zarautztarra) ondo gosaldutako bere Mac horren bitartez bazterrak musika bikainaz betetzen.

Ikusten ez denak egiten omen du majikoa irratia, baina bertan izandakoek ikusi genuenak ere bazuen nahikoa majia.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>