Ikasketak

Irrati estudioak berrituz doaz

Hastear den ikasturtean, Fakultateak dauzkan bi irrati estudioak berrituta izango dira ahalik eta etekin onena eman dezaten. Estudioen egitura bera apur bat aldatu dugu bertan egin beharreko lanak aurrera ateratzeko egokiagoa eta erosoagoa izan daitezen. Mahai biribilak, aulki gurpildunak, ordulariak, materiala gordetzeko armarioak eta beste hainbat gauza ipini du Fakultateak, iaz erositako aurikular profesional, audio grabagailu eta abarren laguntzaz martxan jartzekoak diren proiektuak bide onetik joan daitezen. Esan beharrik ez dago: benetan beharrezkoa den gauza bakarra interesa daukaten ikasleek baliabide hauek erabiltzea da. Orain arte bezala, estudioak eta bertako tresnak ikasleen eskura izango dira aldez aurretik eskatuta.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.