NO USAR (Noticias)

Juntos pero no revueltos

Joan den ostiralean, azaroaren 4an, Komunikazioko Graduko 3. mailakoek hizlari berezia izan genuen Egungo auzi eta dilemak I ikasgaira gonbidatuta. Aurrez irakurri genuen Juntos pero no revueltos liburuaren egileak, Eduardo J. Ruiz Vieytez-ek, egin zigun bisita. Haren azalpenak entzun, galderak egin eta eztabaidatzeko aukera bikaina izan genuen.


Portada de "Juntos pero no revueltos"

Portada de "Juntos pero no revueltos"

Juntos pero no revueltos liburuarekin eztabaida sortzea zuen helburu. Irakurleen artean sor litekeena, eta aldi berean, edonork bertan parte har zezakeena. Baina batez ere, norberak bere buruari gauzak berriz planteatzea nahi zuen. Beharra ikusten zuen.

Identitate aniztasuna, kultur aniztasuna. Oro har, arazo bat besterik ikusten ez den lekuan, Eduardo J. Ruiz Vieytez-ek erronka nagusia ikusten du, eta era berean aukera da ikusten duena. “Gizartearen inguruan lan egiteko orduan, kultur aniztasun balio horretatik abiatuz egin beharko litzatekeela” azaldu nahi izan zuen.

Gaur egun, politikoki zuzenak diren hitzaldietan kulturartekotasuna aipatzen da. Diskurtso hutsa. Vieytez-ek argi utzi zuen oraintxe bertan ezinezkoa dela kulturartekotasunaz hitz egitea: “benetan uste al dugu truke hori baldintza beretan gertatzen dela?”

Liburuarekin, betidanik finko izan ditugun ideiei buelta pare bat ematera gonbidatzen gaitu. Askotan arazoei konponbidea bilatzen hastea barneratuak ditugun ikuspuntuak aldatzea bezain erraza baita. Baina posible izango al litzateke bat-bateko aldaketa? Esaten den bezala, ez ote da ba “mundu hau karratuegia gure amets borobilentzat?” Erantzuna, Vieytez-en esanetan, “denborak emango digu”.

Nagore Odriozola


Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.