Ikasketak

Lan mundura nola iritsi erantzun nahi izan dute lehengo egunean

Zer jarri behar da Curriculum batean? Zer da garrantzitsua eta zer ez? Zer aurreneko eta zer bigarren, erdian edo azkena? Paper zuriaren aurrean jarri den edonork daki zein zaila den galdera horiei erantzutea. Are gehiago esku artean darabilen hori, zure aurkezpen karta edo zure argazkia izan behar duenean. Eta argazki horrek lana eman ditzakezunean are gehiago.

Horixe izan dute lan gai edo entzun gai Ikasle Bulegoaren aurkezpena eta gero bertan bildutako ikasleek. Boligrafoa eskuan, eta galdetzeko beldurrik gabe bildu dira hainbat lagun. Aurten ikasketak bukatzen dituzte, bi hilabete barru eta hastear dauden fase berri horretan, Curriculumak eta ondoko elkarrizketak duten pisu eta garrantziaren jakitun, asko izan dira gaurko zita galdu nahi izan ez dutenak.

Curriculuma eskatzen denera edo aurkitzen duzun lan postura moldatzea eta gainontzekoengatik ezberdinduko zaituena bilatzearen garrantziaz ere mintzatu dira. Gomendio eta galderen jarrian, behin lehenengo zailtasuna gainditu eta gero, curriculuma eta lanpostuaren artean dagoen elkarrizketa izan da lasterketa horretako hurrengo baila. Saltoka-saltoka helmugara nola aurreneko iritsi. Horixe da koska. Horixe dema eta guztion galera. Ez dadila gerta behintzat, saltoka hasi eta zergatik salto egiten zuen ahaztu zuten gizarte baten ondarea.

Gaurkoari dagokionez, ikasten jarraitu nahi dutenek izango dute txanda. 15:00etatik aurrera graduak aurkeztuko baitira.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.