NO USAR (Noticias)

Last.fm ez da debalde izango

Bazebilen zurrumurrua, baina orain albiste da. Apiriletik aurrera, Last fm delakoaren musika zerbitzua ordaindu beharko dugu. Zehatz esanda, 3 euro ordaindu beharko ditugu hilero, hori bai, AEBetan, Alemanian eta Erresuma Batuan bizi ez bagara, hauek salbuespen baitira.

Itxura batean behintzat, mesede egin behar lioke honek azkenaldian sortutako streaming moduko musika zerbitzari sortari, Deezer eta Spotify bezalakoei. Gero eta ezagunagoak ari dira bilakatzen eta soinu aldetik aparteko kalitatea daukate. Bestalde, duten katalogoa ere ez da txikia; Spotifyk  10.000tik gora abesti berri sartzen du egunero databasetan eta antzeko eskaintza emango du ere familira iritsitako azken kideak: yes.fm (hau ere ordaindu beharrekoa). Aipatutako azken biak estudiatzen ari omen dira euren eskaintza IPhone eta Ipod Touch delakoetara zabaltzea.

8 comments on “Last.fm ez da debalde izango
  1. Hori da, Jokinek dion eran irratia bakarrik ordaindu beharko dugu. Spotify oso ondo dago, baina aitortu behar da ere gero eta iragarki gehiago sartzen dituztela abestien artean. Ez dezagun ahaztu ere beta fasean dagoela, ez gaitezen arritu hemendik gutxira ordaintzeko bihurtzen bada.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.