NO USAR (Noticias)

Sandra Rudy ikasle-ohia izango da komunikazioko profesionalen zikloan

Sandra Rudy

Sandra Rudy

Sehileko berriarekin batera, aurrera jarraitzen du ikasturte honetan martxan jarri den Komunikazioko profesionalen zikloak. Aurreko saioetan telebistako eta irratiko kazetarien, barne-komunikazioko arduradun baten eta publizitatearen arloko profesionalen bisita izan dugu. Asteazken honetako saioan, komunikazio politikoa izango du hizpide Sandra Rudy ikasle ohiak.

Sandra Rudyk Giza Zientziak eta Komunikazioa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Lan mundura salto egin zuenean, komunikazio politikorantz bideratu zuen karrera profesionala. Egun Redondo & Asociados enpresan lan egiten du politikoen eta erakunde publikoen komunikazioko aholkularitzan.

Otsailaren 24an, asteazkena, Komunikazioko Graduko lehen mailako ikasleei eta hala nahi duten beste ikasle guztiei komunikazio politikoaren sekretu guztiak (esan daitezkeenak) kontatuko dizkie Sandrak Rudyk, eguerdiko 12etan.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.