Etorri eta informatu gure graduaz!

Jada abendua iritsi da: ikasturtea aurrera doa eta askorentzako bada garaia hurrengo urtera begira jartzeko. Ez daukazu argi zer ikasi? Oraindik dudatan bazaude, Komunikazioko graduaren inguruko informazio-saioa duzu bihar asteazkena, arratsaldeko 19.00etan Areto Digitalean, Mateo Ricci eraikinean. Etorkizuneko ikasleentzat eta beraien gurasoentzat izango da saioa, eta 2013-2014ko ikasturtearen berri emango da: sartzeko prozesua, unibertsitateko zerbitzuak,…