“Ahotsa komunikazio mintzatuan” saioa Deustuko Unibertsitatean

Mirari Perez Gaztelu mediku foniatraren bisita izan dute Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko 2. mailako ikasleek. “Ahotsa komunikazio mintzatuan” izeneko saioan adituak ahotsa erabiltzen ikasteko hainbat jarraibide partekatu ditu gazteekin. Perez Gazteluk ahots lesioak identifikatzeko pistak ere eskaini ditu. Foniatraren arabera, ahoz mintzatzeko ez da nahikoa ahots osasuntsua izatearekin, ahots hori erabiltzen jakitea ere ezinbestekoa da….