Ate Irekien lehenengo jardunaldia jendez lepo egon da

Deustuko Unibertsitateak bi ekimen izan ditu gaur goizean; batetik, Giza Zientzietan lizentziatutako ikasleen agur ekitaldia, inbestidura, eta, bestetik, etorkizuneko ikasleen harrera, Ate Irekien jardunaldian. Azken horretan, Deustuko Unibertsitateko Donostia eta Bilboko campus-etako graduen inguruko informazioa ikasle berriei helarazten aritu dira. Urtero ekintza horren helburua etorkizunean ikasle izan daitezkeenei Unibertsitatea erakustea eta formazio eskaintza azaltzea da….