“Ahotsaren garrantzia komunikazioan” hitzaldia emango du Mirari Perez Gaztelu foniatrak ostiralean

Datorren ostiralean, martxoaren 2an, Mirari Perez Gazteluk ahotsaren garrantziari buruzko hitzaldia emango du Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. “Komunika Zikloak” aurrera jarraitzen du eta mediku foniatra honekin bilduko dira komunikazioko ikasleak, 014 gelan goizeko 10:00etan. Hitzaldiaren izena “Ahotsaren garrantzia komunikazioan” da. Mirari Perezek ahotsaren garrantzia azpimarratzeaz gain, tresna horrek komunikazioaren esparruan duen balioa azalduko du. Ez…

“Kuriosoa da euskaldunentzat pentsatutako liburu bat argentinoz entzutea”

Badirudi Euskal Kultur Mintegia martxa onean dabilela. Gaurkoan, fakultate ezberdinetako ikasleek osatutako talde honek SPrako tranbia liburuan oinarritutako Un poco de chocolate filma proiektatu eta Unai Elorriaga idazlea ekarri du gure artera. Gradu Aretoan bildu diren lagunek gaur egungo idazle euskaldun garrantzitsuenen artean aurki dezakegun Unai Elorriagari nahi izan dituzten galderak egin ahal izan diote….