Juan Carlos Etxeberria, telebistako barrenak azaltzen Deustuko Unibertsitatean

Telebistako albistegiak guztiok ikusi ditugu noizbait baina, ba al dakigu nola ekoizten diren 60 minutu horiek? Aurkezleen atzean lan talde handi bat dago egunero gogor lanean, eta horixe bera azaltzera gerturatu zen Deustuko Unibertsitatera Juan Carlos Etxeberria. Euskal Telebistako albistegietatik egun ETB2 kateko 60 minutoseko gidaria izatera pasatu da. Joan den asteazkenean, martxoak 21, Etxeberria…

Ahotsaz ahotsarekin

Joan den ostiralean, martxoaren 2an, Mirari Perez Gaztelu mediku foniatra izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Komunikazioko Graduko ikasleei ahotsaren garrantziaz hitz egin zien eta zaintzeko aholku batzuk eman ere bai. Saioa ia bi ordukoa izan zen eta hizlariaren azalpenez gain, entzuleek ere izan zuten parte hartzeko aukera. Perezek adibideez lagundu zien bere azalpenei eta…

Sarean ‘egiak’ ez du irauten

Gizakiak betidanik izan du egiaren topaketa jomuga eta helburu. Sare sozialen ingurukoak ezagutu asmoz, 100 pertsona inguru bildu ziren atzo, 16:30etan puntuan. Donostiako Campuseko Loiola Centrum eraikinean izan zen zita; Ícaro Moyano Díaz, Tuenti sare sozialeko komunikazioko zuzendaria berriz, egiaren jabea. Edo hala uste zuten behintzat bertaratuek. “Egiak Interneten, ezer gutxi irauten du, aldatu egiten…