Publizitate munduaren egunerokoa gelara gerturatuko du Jose Ignacio Esnaola Publis-eko zuzendariak

Ikasleen artean, publizitateak aparteko interesa eta jakinmina pizten du. Spot-ak edo iragarki kanpainak ohiko hizpide izaten dira komunikazioko ikasleen artean. Baina askotan, ideiek edo lelo paregabeek erakartzen dute arreta gehien, eta itzala egiten diete kanpaina ororen atzean dauden planifikazio, estrategia eta helburuei. Horiek guztiak bistaratzen eta publizitatearen munduan eguneroko lana nolakoa den ikasleei gerturatzen saiatuko…

Komunikazioko profesionalen II. zikloa Jose Ituarte kirol kazetariak irekiko du

Komunikazioko profesionalen zikloaren bigarren edizioa urriaren 6an, asteazkena, hasiko da. Jose Ituartek, ETBko kirol erredakzioko zuzendariordeak, irekiko du aurtengo zikloa. Haren solasaldia P. Arrupe eraikineko 004 gelan izango da goizeko 12etatik aurrera. Ziklo hau komunikazioko arlo ezberdinetan lan egiten duten profesionalen eguneroko lana ikasleei gerturatzeko sortu zen joan den ikasturtean. Batez ere Komunikazioko Graduko lehen…