“Mintzola ahozko eskola”

Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko ikasleek Mintzolaren egoitza nagusira irteera egin dute. Ahozko komunikazioaren eta bertsolaritzaren mundua gehiago ezagutzeko aukera paregabea izan dute Karlos Aizpuruaren eta Ohiana Aranbururen eskutik. Maialen Zubillaga, Billabona. Komunikazioko graduko bigarren mailako ikasleek Billabonara egin dute irteera; hain zuzen ere, Mintzola Fundaziora. Bertan, Aizpuruak Mintzola zer den eta nola egituratuta dagoen azaldu…

Shakespeare euskaraz. Sonetoak. Zeru horren infernuak. Juan Garziaren liburu “koralean” parte hartu du Elixabete Perez Gaztelu irakasleak.

Urtarrilaren 30ean, ostirala, goizeko 11:00etan aurkeztuko dute auzolan honen emaitza Donostiako Carlos Santamaria liburutegian. Juan Garziak hogei bat urtez landu eta orraztu ditu William Shakespeareren 154 sonetoak, eta argibideak gehitu dizkie, irakurleari bidea errazteko. Joxan Goikoetxea musikariak Garziarekin batera banan-banan grabatu ditu 140 lagunek baino gehiagok egindako errezitazioak. Gero musikak egin eta kantari-musikariekin grabatu ditu….

Metaaurkezpena: aurkezpenei buruzko aurkezpena

Joan den ostiralean, martxoak 16, Mikel Madina Euskal Filologian lizentziadun, irakasle eta web gaietan aditua Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean izan zen Komunikazioko Graduko ikasleei hitzaldi bat emateko. Ongi azaldu zuen bezala, “aurkezpenei buruzko aurkezpena”, “metaaurkezpena” alegia, izan zen. Hitzaldia errazagoa izan zedin, Madinak hiru zatitan banatu zuen esan beharrekoa: hasteko, aurkezpenetan erabil daitezkeen lagungarriak aipatu…