Mariluz Congostoren hitzaldia, “Hauteskundeak txoribistan”

Iristear dira azken hamarkadetako hauteskunde ireki eta estuenak. Zer diote gizarte sareek? Zein eragin izan dute jendearen iritzian? Maliuz Congosto gai honen inguruko aditu handienetako bat da. Argitaratu berri du hautagaien eztabaidak Twitterren nola bizi izan diren aztertzen duen txostena, eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusera etorriko da datorren abenduaren 22an, 18:00etan, horretaz eta beste gauza askoz hitz egiteko. Informatikan…

Sandra Rudy ikasle-ohia izango da komunikazioko profesionalen zikloan

Sehileko berriarekin batera, aurrera jarraitzen du ikasturte honetan martxan jarri den Komunikazioko profesionalen zikloak. Aurreko saioetan telebistako eta irratiko kazetarien, barne-komunikazioko arduradun baten eta publizitatearen arloko profesionalen bisita izan dugu. Asteazken honetako saioan, komunikazio politikoa izango du hizpide Sandra Rudy ikasle ohiak. Sandra Rudyk Giza Zientziak eta Komunikazioa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Lan mundura salto…

Obama eta “Yes, we can”; komunikazio politikoaren arnas berritzea

Iragarri bezala, Mikel Reparaz eta Oihane Yustos izan ditugu aste honetan gurean. Bi kazetariak AEBetako azken hauteskundeak jarraitzen aritu dira EITB komunikazio taldearentzat. Lehena, egun Radio Euskadiko informatibo burua, Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan. Bigarrena, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, John McCain buru errepublikanoek Phoenix hirian zuten egoitzan aritu zen, galtzaileen etxean…