Ikasleak publizisten azalean

Jada aurkeztu dute VI. edizioko Zosmasariak egitasmoa. Komunikazioko Graduko 3. mailako ikasleek aurtengo lehiaketako aurkezpena izan dute: briefing-a. Publizitatea irakasgaia oinarri, aurtengo lehiaketaren baldintza Osakidetzako gripearen kanpainako publizitatea diseinatzea da. Ikasleek euren diseinu proposamenak aurkeztu beharko dituzte, jakinda helburua geroz eta jende gehiagok gripearen txertoa jartzea dela. Sari-banaketa maiatzaren amaierako astean izango da. Horren harira,…