Elixabete Perez Gaztelu irakaslea Udako ikastaroetan

Elixabete Perez Gaztelu Komunikazioko graduko irakasleak XXXIV. Udako ikastaroetan parte hartu du “Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira” ikastaroan. Ibon Sarasola Errazkin eta Andu Lertxundi Esnalen arteko solasa bideratu du “Koldo Mitxelenaren ekarpena euskarari eta euskal kulturari” izeneko mintegian. Aurten betetzen dira, hain zuzen, 100 urte jakintsu errenteriarra sortu zela.