Obama eta “Yes, we can”; komunikazio politikoaren arnas berritzea

Iragarri bezala, Mikel Reparaz eta Oihane Yustos izan ditugu aste honetan gurean. Bi kazetariak AEBetako azken hauteskundeak jarraitzen aritu dira EITB komunikazio taldearentzat. Lehena, egun Radio Euskadiko informatibo burua, Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan. Bigarrena, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, John McCain buru errepublikanoek Phoenix hirian zuten egoitzan aritu zen, galtzaileen etxean…

AEBetako hauteskundeetan aritutako kazetarien hitzaldia gaur izango da

Kategoriako kazetariak izango ditugu gaur Deustuko Unibertsitatean. Mikel Reparaz, egun Radio Euskadiko informatibo burua, eta Oihane Yustos, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, AEBetako azken hauteskundeetatik itzuli berriak dira. Bertan izan ziren iragan azaroaren 4ko deialdian gertatutakoaren berri emateko EITB taldeko entzuleei. Gaur Unibertsitateko Matteo Ricciko Areto Digitalean izango ditugu bi kazetariak euren eguneroko lanari buruz…