Espainiako Telebista Akademiak ‘talentu’ saria eman dio Mikel Urretabizkaia irakasleari

Mikel Urretabizkaia komunikazioko irakasle eta ETBko kazetariaren lana saritu du aurten Espainiako Telebistaren Akademiak. ETBko proiektu berrien arduradun karguan egindako lanagatik emango diote Urretabizkaiari aurtengo Talentu sarietako bat. Kamaren atzean egindako ezkutuko lana aitortzeko sortu zituen Akademiak sari hauek, orain dela bederatzi urte. Aurreko edizioetan Mikel Lejarza, Forges, Carme Basté eta beste hamaika profesional ezagunek…

Obama eta “Yes, we can”; komunikazio politikoaren arnas berritzea

Iragarri bezala, Mikel Reparaz eta Oihane Yustos izan ditugu aste honetan gurean. Bi kazetariak AEBetako azken hauteskundeak jarraitzen aritu dira EITB komunikazio taldearentzat. Lehena, egun Radio Euskadiko informatibo burua, Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan. Bigarrena, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, John McCain buru errepublikanoek Phoenix hirian zuten egoitzan aritu zen, galtzaileen etxean…