AEBetako hauteskundeetan aritutako kazetarien hitzaldia gaur izango da

Kategoriako kazetariak izango ditugu gaur Deustuko Unibertsitatean. Mikel Reparaz, egun Radio Euskadiko informatibo burua, eta Oihane Yustos, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, AEBetako azken hauteskundeetatik itzuli berriak dira. Bertan izan ziren iragan azaroaren 4ko deialdian gertatutakoaren berri emateko EITB taldeko entzuleei. Gaur Unibertsitateko Matteo Ricciko Areto Digitalean izango ditugu bi kazetariak euren eguneroko lanari buruz…

Komunikazio adarreko ikasleak EiTBren egoitza berrian

Giza Zientziak: Komunikazioa lizentziaturako ikasleak Bilbon izan dira EiTBren egoitza berria ikusten apirilaren 16 eta 29an. Eraikuntza berriaren areto eta gelak bere begiz ikusi ahal izan zituzten: irrati, telebista eta eitb24ren erredakzioak, telebistako grabazio-gelak, albistegiak egiten dituztenak, bideo zaharren biltegia eta digitalizazioak eskatzen duten tresneria berriena… Guztiaren antolamendu eta funtzionamendu zehatzaren berri eman zieten ikasleei….