Elixabete Perez Gaztelu irakaslea, Euskaltzaindiaren 50. urteurreneko kongresuan

Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazuko santutegian, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko. Bilkura haietatik mende erdia pasatu dela-eta, Arantzazutik…

“Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango da maiatzaren 15ean

Euskal Kultur Mintegiak antolatutako hitzaldian, Elixabete Perez Gazteluk emakume bertsolari bati buruzko lehen monografia aurkeztuko digu (berriki gune honetan bertan eman zen haren berri): Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’-en giroa, plaza, bertsoak, bizimodua… Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, “Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango dugu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Arrupe Aitako 009 gelan, 15:00etan….

Joxepa Antoni Aranberri Xenpelarrek badu bere lekua: ikerlan berria

Elixabete Perez Gazteluk, Komunikazio saileko irakasleak, Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar (1865-1943) bertsolari errenteriarraren gaineko ikerlana argitaratu berri du apirilean. Errenteriako Udaleko Berdintasunerako Kontseiluak eskatuta aztertu du, eta apirilaren 16an aurkeztu zuen jendaurrean, herriko udaletxean bertan. Batez ere Juan Frantsisko Petriarena Xenpelar bertsolariaren iloba izateagatik ezaguna zen Joxepa Antoni Aranberri, eta honen bizitza eta lana…

“Idatziz komunikatu” bai, baina ondo?

Galdera hori egin zuten Elixabete Pérez Gazteluk eta Esther Zulaika Ijurkok, biak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko irakasleak. Erantzunaren bila, ikerketa bat egin dute beste bi irakasleekin batera, Alazne Mujika Alberdi eta Ion Muñoa Errasti. Azterketaren ondorioak Pérez Gazteluk eta Zulaika Ijurkok Idatziz komunikatu. Gazteak eskolan idazten argitaratu berri den liburuan jaso dituzte. Batxilergoko lehen mailako ikasleen…