Kazetari Berriak

Joan den ostiralean, hilaren 20an, Berriaren egoitza bisitatu genuen Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Graduko 2. mailako ikasleok. Aurten dugun ikasgaietako bat Prentsa idatziaren sorkuntza eta ekoizpena da eta atzoko bisitarekin prentsa mundua hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. 17 bat ikasle elkartu giren Andoaingo egoitzan, Elixabete Perez irakaslea lagun. Andoni Álvarez arduratu zen egunkariko funtzionamendua erakusteaz. Lehenengo, egunkari…

Ikasleak publizisten azalean

Jada aurkeztu dute VI. edizioko Zosmasariak egitasmoa. Komunikazioko Graduko 3. mailako ikasleek aurtengo lehiaketako aurkezpena izan dute: briefing-a. Publizitatea irakasgaia oinarri, aurtengo lehiaketaren baldintza Osakidetzako gripearen kanpainako publizitatea diseinatzea da. Ikasleek euren diseinu proposamenak aurkeztu beharko dituzte, jakinda helburua geroz eta jende gehiagok gripearen txertoa jartzea dela. Sari-banaketa maiatzaren amaierako astean izango da. Horren harira,…