Jone Larrañaga: “Hizkuntza menderatzea beharrezkoa da, ez komunikazioaren arloan aritzeko, herritar izateko baizik”

Prentsa idatzian eta telebistan aritua, egun Euskadi Irratiko programazio buru, Jone Larrañaga Komunikazio Graduko ikasgelan bertan izatea ostegunean interes handikoa zen aldez aurretik. Hitzaldian, laugarren mailako ikasleei eskainia, kazetariak karrera amaitzen ari direnen zalantza eta gogoetak jaso zituen, baita zenbait aholku eman ere. “Irrati kazetariaren gaitasunak” izenburupean, Jone Larrañagak komunikabideak -EITBk kasu honetan- profesional berriei…

Honelakoa da irratia barrutik

Eguberritako oporrak hasi aurretik Euskadi Irratiko Aperitifa saioko lantaldea izan dugu Deustuko Unibertsitatean. Teknikari, esatari eta gainontzekoak etorri ziren asteartean gurera euren tramankulu eta tresna guztiekin eta saio ederra eskaini ziguten. Garikoitz Udabe usurbildarra saioaren gidari izan zen goizero bezala, baina oraingoan gure unibertsitateko ikasleak zituela publiko moduan eta galderak eginez eguneko gonbidatuei. Sara Cozar…

Euskadi Irratiko “Aperitifa” Unibertsitatean eta zuzenean

Garikoiz Udabe gidari daukala, Aperitifa magazineak urteak daramatza sendo Euskadi Irratiko programazioan. Hori lortzeko sekretua akaso ez dugu begi bistan izango bihar, baina bai irratsaioa bere horretan, hau da, honelako programa bat egiteak dakarren lana, produkzio, errealizazio eta lokuzio kontuak barne. Eguerdiro Aperitifa saioa egiten duen lantalde osoa izango dugu bihar Deustuko Unibertsitatean. Baina, horrez…

Obama eta “Yes, we can”; komunikazio politikoaren arnas berritzea

Iragarri bezala, Mikel Reparaz eta Oihane Yustos izan ditugu aste honetan gurean. Bi kazetariak AEBetako azken hauteskundeak jarraitzen aritu dira EITB komunikazio taldearentzat. Lehena, egun Radio Euskadiko informatibo burua, Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan. Bigarrena, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, John McCain buru errepublikanoek Phoenix hirian zuten egoitzan aritu zen, galtzaileen etxean…