Euskararen sustapena oinarri, hitzarmena

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Helburua izan da bi erakundeen indarrak batzea eta bai ikertzaileari eta bai gizarteari unibertsitate mailako jakintzak euskaraz helarazteko aukera sustatzea. Hitzarmena Donostiako Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoan sinatu da, goizeko 11tan. Bertan izan dira Jose María Guibert errektorea, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria eta Nerea…

Ikerketa eta euskara (eta Deustuko Unibertsitatea)

Litezkeenetatik, ikerketa eta euskara falta izatea albo batera utzita, bi elementu horien artean hiru konbinazio mota era daitezke, ikertzaileak euskara zertarako erabiltzen duen; euskara ikergai duen, edo/eta euskara adierazteko tresna duen. Lehen konbinazioa euskara erdaraz ikertzeari dagokio, bigarrena euskara euskaraz ikertzeari eta hirugarrena, baina niretzat interesgarriena, edozein ikergai euskaraz ikertu eta argitaratzeari. Saia gaitezen arrasto…

Deustuko Unibertsitatea ere, ‘euskahaldunen’ pausoetan

Lekukoaren mezu sekretua eskutik eskura, tipi-tapa eta herriz herri igarotzen ari den lasterketa hasia da. Urepeletik Bilbora arteko bidean, Deustuko Unibertsitateak parte hartuko du, baina ez dugu mezu horren berririk izango helmugara arte. 19 zenbakiak badu zerbait berezia, hemeretzigarrenez, Korrika egitasmoa bizitzen ari baita Euskal Herria, eta hil honetako egun horretan bertan ekin zaio lasterketari: 11…

Asteazkenean hitzordua duzu euskararekin

Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua egingo da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Ekitaldia arratsaldeko 16:00retan hasiko da Arrupe Aita eraikineko 008 gelan eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Ondorengo gonbidatuek hartuko dute parte eztabaidan: Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaria; Xabat Laborde, Euskal Herrian Euskaraz erakundeko Gipuzkoako koordinatzailea, eta Mikel Irizar,…

Euskal hiztun komunitatearen komunikazio beharrak aztergai, TOKIKOM jardunaldian

“Zer egitura komunikatibo behar du euskal hiztun komunitateak?”. Galdera horri erantzuten saiatzeko jardunaldia antolatu dute TOKIKOMek eta TOPAGUNEAk ekainaren 15erako, Arrasaten. Gogoeta teoriko-praktikoa egin nahi dute, Euskal Herriko zein kanpoko aditu eta arituen eskutik. Azken hamarkadan, aldaketa erraldoiak gertatzen ari dira hedabideen alorrean. Interneten hedapenak goitik behera aldatu ditu informazioa kontsumitzeko ohiturak, eta horrek eskaintza…