Inorena ez, baina guztiona

Komunikazioko Graduko ikasleek Mintzola ahozko lantegia bisitatu dute. Han igarotako goizak eraman ditu ezagutzera joateko gonbita egitera. Otsailak 10, ostirala, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko ikasleak Villabonan izan dira Mintzola ahozko lantegia ezagutzen. Elixabete Perez irakaslearekin joan dira eta elkarteko Nere Erkiaga eta Karlos Aizpurua izan dituzte gidari. Goizeko hamarretatik hamaika erdiak bitartean, euskal ahozko komunikazioaren…

Erabiliz bizi

Euskararen eguna, abenduaren 3a, aitzakiatzat hartuta, Euskal Kultur Mintegiak aparteko bi gonbidatu ekarri zituen abenduaren 1ean Deustuko Donostiako Campusera: Arantza Manterola, Ikastolen Elkarteko presidentea, eta Xan Aire, Seaskako Euskaraz Bizi proiektuaren koordinatzailea eta ahotsak.com euskalkien gordailu den proiektuko kolaboratzailea. Arantza Manterola izan zen lehengoz hitza hartu zuena. Ordena kronologikoari jarraiki, historian atzera egin zuen eta…

“Kuriosoa da euskaldunentzat pentsatutako liburu bat argentinoz entzutea”

Badirudi Euskal Kultur Mintegia martxa onean dabilela. Gaurkoan, fakultate ezberdinetako ikasleek osatutako talde honek SPrako tranbia liburuan oinarritutako Un poco de chocolate filma proiektatu eta Unai Elorriaga idazlea ekarri du gure artera. Gradu Aretoan bildu diren lagunek gaur egungo idazle euskaldun garrantzitsuenen artean aurki dezakegun Unai Elorriagari nahi izan dituzten galderak egin ahal izan diote….

“Hizkuntzen kudeaketa, kalitate irizpidea enpresetan”

Imanol Miner Aristizabal, Kutxako hizkuntza kudeatzailea eta Deustuko ikasle ohia, Deustun izan dugu ESTE eta GIZKOko ikasleei Kutxaren hizkuntza kudeaketa nolakoa den erakusten. 1970eko hamarraldian hasi ziren Gipuzkoako kutxa eta bankuak euskararen ardura hartzen eta euskara finantza munduan normalizatzeko lan handia egin zuten. 1990ean Kutxa sortu zen, eta aurretik egindako lanari jarraiki, langileen elebitasuna bultzatu…