Denbora nola hil

Amaitu ditugu azterketak. Ondo edo gaizki, baina amaitu ditugu. Orain, emaitzen esperoan gaude eta horren araberako hilabeteko oporraldian. Oporraldia diot, guztia gaindituz gero, ia hilabeteko oporrak ditugulako. Gabon egunak ikasteko ondo baino hobeto datozkigu. Kontua da ez garela ikasten hasten lantalde guztiak amaitzen ditugun arte, eta aurtengoan ere talde-lanek Gabon egun ia guztiak harrapatu dizkigute….