Ubuntuk bost urte bete ditu sasoi onean

“Ni naiz guztiok garelako”. Hori izango litzateke Ubuntu hitz afrikarraren itzulpena. Izen horri helduta jarri zen martxan orain bost urte Linux barruko Ubuntu sistema operatiboa, Microsoft Windows erraldoiaren alternatiba librea hasiera batean eta, egun, lehendabiziko aukera erabiltzaile askorentzat. Urtero bi bertsio berri ateratzen ditu Ubuntuk, apirilean bata eta urrian bestea, bidean gelditutako gauzak eguneratuta egon…