Inorena ez, baina guztiona

Komunikazioko Graduko ikasleek Mintzola ahozko lantegia bisitatu dute. Han igarotako goizak eraman ditu ezagutzera joateko gonbita egitera. Otsailak 10, ostirala, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko ikasleak Villabonan izan dira Mintzola ahozko lantegia ezagutzen. Elixabete Perez irakaslearekin joan dira eta elkarteko Nere Erkiaga eta Karlos Aizpurua izan dituzte gidari. Goizeko hamarretatik hamaika erdiak bitartean, euskal ahozko komunikazioaren…

Errotatiba artean eta tinta usainean

Ikasgelako mugak zeharkatu eta behingoatik aldrebesko bidea egin du Komunikazioko Graduko ikasle talde batek. Seihilekoan zehar prentsa idatziko mezuak eskolan lantzen aritu ondoren, Diario Vascoren egoitzara jo dute bertatik bertara eta bere begiz ikusteko Gipuzkoako egunkaria nola egiten duten. DVko arduradunak egoitzako atalak eta lanaren antolamendua azaldu ez ezik, aukeraz baliatu ere nahi izan du…

Ate Irekien lehenengo jardunaldia jendez lepo egon da

Deustuko Unibertsitateak bi ekimen izan ditu gaur goizean; batetik, Giza Zientzietan lizentziatutako ikasleen agur ekitaldia, inbestidura, eta, bestetik, etorkizuneko ikasleen harrera, Ate Irekien jardunaldian. Azken horretan, Deustuko Unibertsitateko Donostia eta Bilboko campus-etako graduen inguruko informazioa ikasle berriei helarazten aritu dira. Urtero ekintza horren helburua etorkizunean ikasle izan daitezkeenei Unibertsitatea erakustea eta formazio eskaintza azaltzea da….