Mahai-ingurua kazetaritza, internet eta etorkizunari buruz

Kazetaritzaren orainaz eta etorkizunaz hitz egitean, ezinbestean beti presente dago Internet. Eztabaida eta ikuspegi askotarako ematen du gaiak. Hausnarketa horretan murgildu nahian, Kazetaritza, Internet eta etorkizuna izeneko mahai-ingurua antolatu dugu martxoaren 23rako Gizarte eta Giza Zientzien Komunikazio Sailean. Mahaiaren bueltan Interneteko euskarazko kazetaritzan erreferente diren hiru pertsona bilduko ditugu: Luistxo Fernandez, Jon Ordoñez eta Hasier…

Sarean ‘egiak’ ez du irauten

Gizakiak betidanik izan du egiaren topaketa jomuga eta helburu. Sare sozialen ingurukoak ezagutu asmoz, 100 pertsona inguru bildu ziren atzo, 16:30etan puntuan. Donostiako Campuseko Loiola Centrum eraikinean izan zen zita; Ícaro Moyano Díaz, Tuenti sare sozialeko komunikazioko zuzendaria berriz, egiaren jabea. Edo hala uste zuten behintzat bertaratuek. “Egiak Interneten, ezer gutxi irauten du, aldatu egiten…

Spotify-ko arduradun Lutz Emmerich-ek hitzaldia emango du asteazkenean

Azken urteotan musika entzuteko moduan iraultza sortu duen Spotify aplikazio arrakastatsuaren Espainiako arduraduna, Lutz Emmerich country manager-a, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango dugu. Komunika Zikloaren baitan gonbidatuta, eta Komunikazio Sailak antolatutako hitzaldian, Emmerich jaunak Spotify-ren kasua azalduko die ikasle, irakasle eta hala nahi duten hiritar guztiei. Hitzaldia abenduaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 16etan izango da, Deustuko…