Komunikazioa eta identitatea(k): Komunikazioko eta Euskal Gaietako ikertaldeen topada

Komunikazioko eta Euskal Gaietako ikertaldeen topagunea bilatu nahi dugula eta, jardunaldi bat antolatu dugu datozen azaroaren 7 eta 8an, Bilboko eta Donostiako campusetan, gure arteko lankidetza indartu eta emankor bihurtzea ere gogoan ditugula. Komunikazioa eta identitatea(k) bi ikertaldeen arteko gai uztarria izan daitekeenaren gerizpean, oraingo jardunaldian lantzeko gaia hurrengo galderaren bitartez aurkeztera deliberatu gara: nola…

Ate irekiak denon eskura

Urte berriarekin batera, Deustuko Unibertsitateak lehen ate irekiak eskainiko ditu larunbat honetan, urtarrilak 24, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Helburua da etorkizuneko ikasleei unibertsitateak eskaintzen dizkien gradu edo gradu bikoitzari buruzko informazio osoa helaraztea. Gazteek, gurasoek eta orientatzaileek aukera izango dute interesatutako titulazioetan sakontzeko, eta instalazioak hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatuen bitartez. Bisitarien profilari dagokionez, Leyre Arrietak dio batxilergoko…

‘Komunikazioa eta datuak’: Etorkizuna iritsi da jardunaldia

Inoiz ez da kazetaritzarik egin daturik gabe, baina oraindik ez da oso ezaguna ‘datuen kazetaritza’ deitutakoa, gure inguruko egunez eguneko informazio lanetan. Urtarrilaren 15eko jardunaldian, datuen kazetaritza egiteko edo ‘big data’ fenomenoari etekina ateratzeko ditugun eragozpenak aztertuko ditugu, eta gure hedabideetan berehala erabili ahal izango liratekeen hainbat aplikazio erakutsiko. Aurrean dugun lehenengo eragozpena da Gardentasunari,…

Euskal hiztun komunitatearen komunikazio beharrak aztergai, TOKIKOM jardunaldian

“Zer egitura komunikatibo behar du euskal hiztun komunitateak?”. Galdera horri erantzuten saiatzeko jardunaldia antolatu dute TOKIKOMek eta TOPAGUNEAk ekainaren 15erako, Arrasaten. Gogoeta teoriko-praktikoa egin nahi dute, Euskal Herriko zein kanpoko aditu eta arituen eskutik. Azken hamarkadan, aldaketa erraldoiak gertatzen ari dira hedabideen alorrean. Interneten hedapenak goitik behera aldatu ditu informazioa kontsumitzeko ohiturak, eta horrek eskaintza…