“​Koldo Mitxelena: XX. mendeko gogogiroa euskaraz. Edo euskal kultura zabaldu eta berritu beharra​”

Koldo Mitxelenak XX. mendeko 60ko hamarraldiaren inguruan euskal kultura berritu eta zabaltzeko ahalegin nabarmena egin zuen, batez ere Egan aldizkarian euskaraz argitaratutako elkarrizketa, artikulu eta zinema- eta literatura-kritiken bitartez. Gai hori aztertu dut Euskonews aldizkariko azken alean: ​“​Koldo Mitxelena: XX. mendeko gogogiroa euskaraz. Edo euskal kultura zabaldu eta berritu beharra​”.​  

“Zeluloidezko agurra”

Ondokoak “Mitxelenarenak” zikloaren amaierako aurkezpen ekitaldian esandako hitzak dira; Koldo Mitxelenaren zinema-kritikak testuinguru zabalean kokatzeko eta lan horien orduko eta oraingo balioa agerian jartzeko asmoz eginak. Errenterian, 2015eko azaroaren 4an Lau egun hauetan zinemaz eta paperez, zinemaz eta paperean idatzitako kritikez aritu gara eta ari gara. Hiru film eder ikusi ditugu (Zazpigarren zigilua, Le ballon…

Elixabete Perez Gaztelu irakaslea Udako ikastaroetan

Elixabete Perez Gaztelu Komunikazioko graduko irakasleak XXXIV. Udako ikastaroetan parte hartu du “Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira” ikastaroan. Ibon Sarasola Errazkin eta Andu Lertxundi Esnalen arteko solasa bideratu du “Koldo Mitxelenaren ekarpena euskarari eta euskal kulturari” izeneko mintegian. Aurten betetzen dira, hain zuzen, 100 urte jakintsu errenteriarra sortu zela.

“100 urte Koldo Mitxelena Elissaltekin” hitzaldia

Elixabete Perez Gaztelu irakasleak “100 urte Koldo Mitxelena Elissaltekin” hitzaldia egin du hilaren 15ean Lugaritz kulturetxean, Donostian. “Helduen hitza” elkarteak antolatutako saioan, Saileko irakasle eta ikertzaileak hizkuntzalari handia jaio zela mendea bete denean, haren lanari eta bizitzari buruz jardun du.         Koldo Mitxelena Elissalt from KMKulturunea on Vimeo.