Leyre Arrieta “Euzkadi Irratiaren” hastapenei buruz hizketan, Koldo Mitxelena kulturgunean

Leyre Arrieta irakasle eta historialariak Euzkadi Irratia emisora klandestinoari buruz eta horren bilakaerari buruz hitz egin zuen atzo, asteartea, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. “Emisora klandestino baten izaera eta fase desberdinak azaltzeak, euskal erbestearen historia kontatzea ahalbidetzen du” zioen hasiera-hasieratik Arrietak. Era berean, irratia bera nazioarteko testuinguru historikoan izandako aldaketen isla izan zela aitortu zuen. Hori…