Leyre Arrieta irakasleak euskal emakume heroiei buruzko hitzaldia eman du

Leyre Arrieta historialari eta ikertzailea “pozik” agertu da  joan den ostegunean, hilak 16, Mutrikuko kultur etxean euskal emakume heroiei buruzko hitzaldia eman ondoren. “Uste baino jende gehiago” gerturatu zela azpimarratu du irakasleak, gaiak sor dezakeen interesa dela eta tarteko. Badira urte batzuk Mutrikun Historia Jardunaldiak antolatzen hasi zirenetik. Bertan parte hartu izan du Leyre Arrieta…

Leyre Arrieta irakasleak “Desde la capital de la República” liburuan kolaboratu du

Labetik atera berria da Desde la capital de la República liburua, Valentziako Unibertsitateko Marta García Carrión eta Sergio Valero iraskasleek koordinatutakoa. Liburuak, besteak beste, Gerra Zibilak nazioarteko harremanetan eduki zuen eraginaz edo identitate nazionalek hartutako paperaz dihardu, baita garai horretan hezkuntzak eta kulturak eduki zuten garrantziaz ere. Bertan kolaboratu du Komunikazioko Graduko Leyre Arrieta irakasleak,…

Leyre Arrieta “Euzkadi Irratiaren” hastapenei buruz hizketan, Koldo Mitxelena kulturgunean

Leyre Arrieta irakasle eta historialariak Euzkadi Irratia emisora klandestinoari buruz eta horren bilakaerari buruz hitz egin zuen atzo, asteartea, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. “Emisora klandestino baten izaera eta fase desberdinak azaltzeak, euskal erbestearen historia kontatzea ahalbidetzen du” zioen hasiera-hasieratik Arrietak. Era berean, irratia bera nazioarteko testuinguru historikoan izandako aldaketen isla izan zela aitortu zuen. Hori…

Leyre Arrieta irakasleak F. J. Landabururen “La causa del pueblo vasco” aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean

Urtarrilaren 16an, goizeko 10:30etan, Leyre Arrieta gure irakasleak Francisco Javier Landabururen, Eusko Jaurlaritzako lehendakari-orde izan zenaren, liburu nagusiaren edizio berria aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. La causa del pueblo vasco. Razones de una actitud. Posibilidades de actuación 1956en argitaratu zen Societé Parisiene d’Impressions-eko inprimategitan, Venezuelako komunitate euskaldunak emandako diruarekin. Liburu honetan bildu eta azaltzen dira frankismo garaiko…

Leyre Arrieta, “El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” telesaileko gidoilari

“El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” izeneko zazpi kapituluko telesaila estreinatuko da laster. Lanak 1936an, José Antonio Aguirrek lehendakaritza utzi zuenetik 1979, Jesús María Leizaola bigarren eta azken lehendakaria erbestean itzuli zen urtea, urteen bitarteko historia kontatzen du. Telesaileko zuzendaria Antonio Cristóbal da, eta gidoilari gisa euskal unibertsitateetako hainbat historiagilek hartu…