Euskadi Irratiko “Aperitifa” Unibertsitatean eta zuzenean

Garikoiz Udabe gidari daukala, Aperitifa magazineak urteak daramatza sendo Euskadi Irratiko programazioan. Hori lortzeko sekretua akaso ez dugu begi bistan izango bihar, baina bai irratsaioa bere horretan, hau da, honelako programa bat egiteak dakarren lana, produkzio, errealizazio eta lokuzio kontuak barne. Eguerdiro Aperitifa saioa egiten duen lantalde osoa izango dugu bihar Deustuko Unibertsitatean. Baina, horrez…