Talde junteroen tertuliak azpiegiturak izango ditu gaur ardatz

Eguberriak pasata, Herri Irratia / Loyola Mediarekin batera antolatutako mahai inguruak ditugu ere bueltan. Gaur Gipuzkoako azpiegiturak izango dira aztergai eta hizpide Xabier Riezu moderatzaile izango duen saioan. Haserako galdera, hauxe: Zeintzuk dira burutu beharrezkoak iruditzen zaizkizun azpiegiturak? Betiko legez, Herri Irratia / Loyola Mediak mahai ingurua grabatuko du gaueko 12etan bere entzuleei eskaintzeko asmoz….

…eta Deusturaino mugitu zen “La movida”

Egun ederra izan zen ostegunekoa. Iñaki de Mujika gidari daukan “La movida deportiva” irratsaioa Deustuko egoitzako Loiola Centrum aretoan egin zuten zuzenean Loyola Mediako lagunek. Bildutakoek ordu eta erdiz ikusi ahal izan zuten kirolaren inguruko irratsaio bat zuzenean egiteak daukan lana. Gainera, puntako kirolariak izan zituen Iñaki de Mujika, Juanjo Lusa eta Iñigo Chaurreau kazetariek…

Giza Eskubideak hizpide osteguneko mahai inguruan

Ostegun honetan, hilak 16, Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politikoen ordezkariak izango dira Deustuko Loiola Centrum aretoan aurtengo lehendabiziko mahai ingurua ospatzeko. Gaia honakoa izango da: Zein diagnostiko egiten duzu Gipuzkoan Giza Eskubideek duten egoeraz? Galdera bota eta moderatzaile lanak betetzeko Herri Irratia-Loyola Media kateko programazio buru den Xabier Riezu izango da Loiola Centrumen, baina bertan…