Jone Larrañaga: “Hizkuntza menderatzea beharrezkoa da, ez komunikazioaren arloan aritzeko, herritar izateko baizik”

Prentsa idatzian eta telebistan aritua, egun Euskadi Irratiko programazio buru, Jone Larrañaga Komunikazio Graduko ikasgelan bertan izatea ostegunean interes handikoa zen aldez aurretik. Hitzaldian, laugarren mailako ikasleei eskainia, kazetariak karrera amaitzen ari direnen zalantza eta gogoetak jaso zituen, baita zenbait aholku eman ere. “Irrati kazetariaren gaitasunak” izenburupean, Jone Larrañagak komunikabideak -EITBk kasu honetan- profesional berriei…

Kazetaritzako Eurobask saria, Mikel Rotaetxeren eskuetara

Zarauztarra, Berriako kolaboratzailea eta Komunikazioko laugarren mailako ikaslea da Kazetaritzako V. Eurobask saria irabazi berri duena. Beste modu batera: Mikel Rotaetxe. Legebiltzarreko lehendakariaren eskutik jaso zuen Rotaetxek saria, atzo Eusko Legebiltzarrean izan zen ekitaldian. Aurtengo V. edizio honetan Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak Europar Batasunaren inguruko lanak izan dituzte aztergai. Horien artean bat, “Metafisikatik pragmatismora”. Europaren…