Emakumeok lekua irabazten… baita mendian ere

Aurten dira 75 urte Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkartea sortu zela. Hori dela eta, bazkide talde batek historia osatu eta argitaratu du, Urdaburu Mendizale Elkartea 1942-2017, eta Elixabete Perez Gazteluk parte hartu nahi izan du emakume mendizaleen urte hauetako ibilbidea agerian jartzeko. Amandre edo amabitxiaren sinboloan hasi eta lehendakaritzan amaitzen den emakume mendizaleen bide goiti-beheiti handikoa…

Leyre Arrieta Sorbonara doa

Leyre Arrietak, Donostiako Deustuko Unibertsitateko irakasleak, “Emozioak eta generoak” mahai-inguruan parte hartuko du El papel de la “emakume” en la transmisión emocional de la identidad colectiva vasca aurkezpena eginez, Parisko Sorbona Unibertsitatean. Azaroaren 13 eta 14ean izango da solasaldia. Helburua da emozioen formazioaren eta identitate nazionalaren (katalana eta euskalduna) garapena aztertzea. Aztertuko diren gaiak dira,…

“Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango da maiatzaren 15ean

Euskal Kultur Mintegiak antolatutako hitzaldian, Elixabete Perez Gazteluk emakume bertsolari bati buruzko lehen monografia aurkeztuko digu (berriki gune honetan bertan eman zen haren berri): Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’-en giroa, plaza, bertsoak, bizimodua… Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, “Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango dugu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Arrupe Aitako 009 gelan, 15:00etan….

Prentsa idatzia: gizonezko politikarien eremua?

Genero-harremanak pisua irabazi du azken urteetan: denetariko lanak egin dira emakumezkoen eta gizonezkoen ezberdintasunaren inguruan. Baina, komunikabideetan, eta zehazki prentsa idatzian, zer-nolako presentzia dute emakumeek? Eta nolakoa da ematen zaien trataera? Horixe bera jakiteko Deustuko Unibertsitateko bederatzi irakasle lanean jarri ziren, eta pasa den astean Donostiako campusean liburua aurkeztu dute: “Representaciones de las mujeres políticas…