“Kulturartean bizi” mahai-ingurua eta tailerra

Joan zen ostegunean, irailaren 27an, ekintza berezia izan genuen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, Donostiako campusean. Komunikazio graduko eta Gizarte Laneko graduko lehenengo mailako ikasleekin Gizarte eta Kultur aniztasunari lotutako gaitasuna lantzeko aukera izan genuen Gizarte eta Kultur Antropologia irakasgaiaren baitan. Gonbidatu bereziak izan genituen Loiola Centrumen. Bilbotik, Ellacuría zentrutik, Beatriz Marquina eta Najim etorri…

Juntos pero no revueltos

Joan den ostiralean, azaroaren 4an, Komunikazioko Graduko 3. mailakoek hizlari berezia izan genuen Egungo auzi eta dilemak I ikasgaira gonbidatuta. Aurrez irakurri genuen Juntos pero no revueltos liburuaren egileak, Eduardo J. Ruiz Vieytez-ek, egin zigun bisita. Haren azalpenak entzun, galderak egin eta eztabaidatzeko aukera bikaina izan genuen. Juntos pero no revueltos liburuarekin eztabaida sortzea zuen…