Musikan ni

Galdetu izan didate sarri ea norekin komunikatzen naizen musikatik. Hiru erantzun ditu galdera horrek niretzat: nirekin komunikatzea, melodia bakoitzaren sentsazio/sentimenduaren sortzailearekin komunikatzea, eta melodia bakoitzean identifikatuta sentitu den horrekin komunikatzea. Gaurkoan lehenengo erantzun argitzen saiatuko naiz. Lehenengo, nirekin. Niretzat konposatzen dut, ez daukadalako beste modurik nire burua ulertzeko musikan ez bada. Abesten dudanean, nire buruari…

Shakespeare euskaraz. Sonetoak. Zeru horren infernuak. Juan Garziaren liburu “koralean” parte hartu du Elixabete Perez Gaztelu irakasleak.

Urtarrilaren 30ean, ostirala, goizeko 11:00etan aurkeztuko dute auzolan honen emaitza Donostiako Carlos Santamaria liburutegian. Juan Garziak hogei bat urtez landu eta orraztu ditu William Shakespeareren 154 sonetoak, eta argibideak gehitu dizkie, irakurleari bidea errazteko. Joxan Goikoetxea musikariak Garziarekin batera banan-banan grabatu ditu 140 lagunek baino gehiagok egindako errezitazioak. Gero musikak egin eta kantari-musikariekin grabatu ditu….

‘Paradise’, ahotik mundura

Izaro Andresen ahotsa sare sozialak astintzen ari da azken aste honetan. ‘Paradise’ kantua Youtubeko sarean partekatu duenetik, bere ahotsa, kantua eta aurpegia gero eta ezagunagoak egiten ari dira. Argi utzi digu Izaro Andresek, Komunikazioko Graduko ikasleak, komunikatzen jakin badakiela. Baina, idazteaz gainera, baditu beste hainbat afizio: kantuan aritzea, esaterako. Berak konposatutako kantua sarean plazaratu duenetik, musika…

Spotify-ko arduradun Lutz Emmerich-ek hitzaldia emango du asteazkenean

Azken urteotan musika entzuteko moduan iraultza sortu duen Spotify aplikazio arrakastatsuaren Espainiako arduraduna, Lutz Emmerich country manager-a, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango dugu. Komunika Zikloaren baitan gonbidatuta, eta Komunikazio Sailak antolatutako hitzaldian, Emmerich jaunak Spotify-ren kasua azalduko die ikasle, irakasle eta hala nahi duten hiritar guztiei. Hitzaldia abenduaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 16etan izango da, Deustuko…

Last.fm ez da debalde izango

Bazebilen zurrumurrua, baina orain albiste da. Apiriletik aurrera, Last fm delakoaren musika zerbitzua ordaindu beharko dugu. Zehatz esanda, 3 euro ordaindu beharko ditugu hilero, hori bai, AEBetan, Alemanian eta Erresuma Batuan bizi ez bagara, hauek salbuespen baitira. Itxura batean behintzat, mesede egin behar lioke honek azkenaldian sortutako streaming moduko musika zerbitzari sortari, Deezer eta Spotify…