Shakespeare euskaraz. Sonetoak. Zeru horren infernuak. Juan Garziaren liburu “koralean” parte hartu du Elixabete Perez Gaztelu irakasleak.

Urtarrilaren 30ean, ostirala, goizeko 11:00etan aurkeztuko dute auzolan honen emaitza Donostiako Carlos Santamaria liburutegian. Juan Garziak hogei bat urtez landu eta orraztu ditu William Shakespeareren 154 sonetoak, eta argibideak gehitu dizkie, irakurleari bidea errazteko. Joxan Goikoetxea musikariak Garziarekin batera banan-banan grabatu ditu 140 lagunek baino gehiagok egindako errezitazioak. Gero musikak egin eta kantari-musikariekin grabatu ditu….

Xabier Leteri omenaldia

“Lau hilabete osatzear daudenean neguaren hotzak Xabier Leteren izaera mundutarrari agurra eman zionetik, udaberriak bidea zabaldu die tenperatura leunei eta bizi berriari. Apirilaren 5ean jaio zen, natura loratzen den une berean, uzta oparoa utziz bere kanta, poesia eta hitzen bitartez. Horregatik omendu nahi dugu, berak gustukoa zuena eginez, hitzaren bitartez, idatziz eta gure barrenean gordetzen…