Koldo Mitxelenaren euskal prosako enuntziatu parentetikoak aztertu ditu Agurtzane Azpeitiak

Agurtzane Azpeitia Eizagirrek Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak izenburuko tesia aurkeztu berri du lehengo ostiralean Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Miren Azkarate, Inés García, Jon Ortiz de Urbina, Igone Zabala, eta Esther Zulaika epaimahaikideek kalifikazio gorena (CUM LAUDE) eman diote aho batez. Elixabete Perez Gaztelu Euskal Filologian doktorea izan du zuzendari. Ikerketa honetan, Koldo…