Josep M. Martiren Master Class berezia

Urriaren 24an Irrati Ekoizpena ikasten duten Deustuko ikasleek Josep M. Marti kazetari kataluniar beteranoaren Master Class berezi bat jaso zuten. Kataluniako SER kateko emisora desberdinetan ibilbide luzea duen profesionala da Marti, Kataluniako SER kateko zuzendari izan zen eta gaur egun Ondas sarien idazkari nagusia da. Berak 2014an jaso zuen sari hori bere ibilbide profesional guztiarengatik….

Jesuiten testigantzak Gradu Amaierako Lanetan

Deustuko Unibertsitateak Magis Radiorekin lankidetzan Gradu Amaierako Lanen programa bat jarri du martxan, komunikazioko ikasleek adineko jesuiten testigantzak jasotzen dituzten irratsaioak egin ditzaten. Proiektua 2015-2016 ikasturtean estreinatu da eta dagoeneko eskuragarri daude Magis Radion lehenengo bi irratsaioak.  Lehenengoa Valentin Bengoa jesulagunari buruz Marta Lerchundi ikasleak egindako dokumentala da. Frankismotik hona euskal sindikalgintza ulertzeko funtsezkoa pertsonaia…

“Euskadi kalean” Deusto Irratian

“Euskadi kalean, ETA atzean utziz” Komunikazio Graduko laugarren mailako Irrati Ekoizpena ikasgaiko ikasle talde batek egindako irratsaioa da. Bertan, Euskadik bizi duen egoera berria aztertzen dute alderdi politiko nagusietako ordezkari gazteekin egindako solasaldi baten bidez, eta politika, kazetaritza eta gizarteko pertsona ezagunen hainbat testigantza jasotzen dituzte.