“Euskadi kalean” Deusto Irratian

“Euskadi kalean, ETA atzean utziz” Komunikazio Graduko laugarren mailako Irrati Ekoizpena ikasgaiko ikasle talde batek egindako irratsaioa da. Bertan, Euskadik bizi duen egoera berria aztertzen dute alderdi politiko nagusietako ordezkari gazteekin egindako solasaldi baten bidez, eta politika, kazetaritza eta gizarteko pertsona ezagunen hainbat testigantza jasotzen dituzte.  

Telebistako ilehori ezagunetarikoa, Komunikazioko ikasleek elkarrizketatuta

“Igande gauean” Argentinan dagoela ikusi… eta hurrengo egunean Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Astelehenean Julian Iantzi, telebistako aurpegi ezagunetariko bat, gurean egon zen. Arrazoia: Komunikazioko bigarren mailako ikasleek elkarrizketa bat egitea “Irratiko Mezuak Ekoiztea” ikasgaiaren barruan. Irratiko setean bertan egin zen solasaldia, eta ikasleak izan ziren elkarrizketa osoa gidatu zutenak, baita teknikari lanetan ibili zirenak ere….