Otoitz-baliabide digitalen erabilera eta sarien azterketa ZER aldizkariko artikulu batean

Euskal Herriko Unibertsitateko ZER Komunikazio Ikasketen Aldizkariak, bere azken zenbakian, “Zer bilatzen dute otoitz-baliabide digitalen erabiltzaileek? Rezandovoy-ren erabileren eta sarien azterketa” artikulua argitaratu du. Artikulu honen helburua baliabide digitaletako erlijioa ezagutzen laguntzea da, eta, horretarako, kasu-azterketa bat egingo da erabileren eta sarien ikuspegitik. Rezandovoy mundu gaztelaniadun guztiko milaka pertsonak otoitzerako erabiltzen duten baliabide digital bat da….

Catholic Communities Online liburuaren argitalpena

Argitaratu berri da Catholic Communities Online liburua. M. Diez Bosch, J.L. Mico eta J. M. Carbonellek editatu dute eta, bertan, teologia, soziologia eta komunikazio zientzietako hainbat adituk erlijio katolikoak gaur egungo komunikabide digitaletan duen presentzia aztertzen dute. Komunikazioaren eta erlijioaren arteko harremana geroz eta gehiago ikertzen den gaia izanik ere, gabezia nabarmena dago katolizismoari buruzko…

Erlijioaren ikusgaitasuna eremu digitalean

Bartzelonako VIII Komunikazio eta Errealitateari buruzko Nazioarteko Kongresuak partaidetza bikoitza izan du Deustuko Unibertsitatearen aldetik. Aipatu da honezkero Miren Berasategik eta Jose Antonio Marinek Twitter sarean pobreziak izandako tratamenduaren inguruan aurkezturiko lana. Nik, bestalde, Managing religion and (in)visivility panelean parte hartzeko aukera izan nuen. Bertan erlijioa eta komunikabide digitalen arteko harremanari buruz orain gutxi amaitutako…