“Gure helburua ez da gaurkotasunari buruzko azaleko jarraipena egitea, edukiak sakontasunean aztertzea baizik”

Inoiz jarri al zarete kameren atzean dauden lankideen azalean? Komunikazioko Graduko Ander Perez eta Mikel Yarza ikasleek ikus-entzunezko edukiak ikusi, interpretatu, hausnartu eta euskarazko gogoetak idazten dituzte analisi, kritika edo iritzi modura. Egun hauetako eguzki izpien pean, solasaldian ibili ginen eurekin. Zuekin, Kameraren Atzean blogeko bi zinema-kritikariak! Telesailak ala filmak? Ander: Filmak. Mikel: Telesailak. Zerekin…